Heroinarekin trafikatzea egotzita, bi lagun atxilotuta
BARAKALDO. Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu Barakaldon (Bizkaia), drogarekin trafikatzea leporatuta. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak emandako datuen arabera, droga saltzen ari zirela atzeman zituzten, Arteagabeitia auzoan. Dirua ere atzeman zieten, ustez aurretik saldutako drogarekin lortua. Ertzainek ez dute jakinarazi dena den zenbat. Atxilotuek 64 eta 41 urte dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu