ERABAKITZEKO ESKUBIDEA

Herri galdeketa antolatuko dute Hernanin ere

Aurtengo ekainean egingo dituzte independentziaren inguruko galdeketak Goierrin, Debagoienan, Azpeitian (Gipuzkoa), Bakaikun (Nafarroa), Aramaion (Araba), Diman eta Ispasterren (Bizkaia).

Debagoienako galdeketaren aurkezpena. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS
jon olano
2016ko martxoaren 9a
12:05
Entzun

Estatus politikoaren inguruan herri galdeketa egiteko asmoa azaldu du herritar talde batek Hernanin. Horretarako, lehen urratsa izango da antolaketa prozesua abiatuko duen plataforma eratzea. "Aniztasuna eta pluraltasuna berma daitezen", plataforma bera eta prozesua ahalik eta parte hartzaileena izatea nahi dute. Hori dela-eta, larunbatean batzarra egingo dute biterin 11:00etan.

Ekaina erabakitzeko eskubidearen hilabetea izan dadin lanean ari dira Euskal Herriko herri ugaritan. 100.000 bat laguni eskaini nahi diete aukera hori. Debagoienean, Azpeitian (Gipuzkoa) eta Aramaion (Araba), ekainaren 12an egin asmo dute galdeketa. Astebete geroago, ekainaren 19an, Gipuzkoako Goierri eskualdeko 22 herrietan, eta baita Diman (Bizkaia) eta Bakaikun (Nafarroa) ere. Ekainean, baina eguna zehaztu gabe, Ispasterren (Bizkaia) ere egin nahi dute. Datorren urterako, berriz, lanean hasi dira Usurbilen, eta Bermeon (Bizkaia) agerraldia egin zuten atzo: 2017ko apirilean nahi dute.

Etxarri Aranatz (Nafarroa) izan zen lehenengoa independentziari buruzko herri galdeketa egiten, 2014ko apirilean —%42,7ko parte hartzea; %94 baiezkoaren alde—; eta Arrankudiaga (Bizkaia) izan zen bigarrengoa, 2014ko azaroan —%61,5eko parte hartzea; %89 baiezkoaren alde—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.