EAJko parlamentari Josu Erkorekari erantzunez eman du Zapaterok PSOEren Kongresuko taldearen asmoren berri. Hain justu, bere Gobernuak Kode Penalaren aldaketa horrekiko dituen asmoeri buruz galdetu dio Erkorekak.
Aznarren Gobernuak bultzatuta egin zen Kode Penalaren aldaketa hori "zorigaitzekoa, arina eta desegokia" izan zela adierazi du Espainiako presidenteak, eta, halaber, ez duela Espainiako Kongresuaren "funtzionamendu normala errespetatzen". Talde sozialistak egingo duen Lege Organiko proposamenak Kongresuan ordezkaritza duen "alderdi askoren babesa" izatea espero duela erantsi du Zapaterok, eta EAJren baiezkoa eskatu dio Erkorekari.
Jaurlaritzaren Estatutu proposamena
Herri galdeketa egitea delitu bihurtu zuen araua atzera botatzeko proposamena egingo du PSOEk
Jose Maria Aznarren Gobernuaren ekimenez Espainiako Kongresuak onartutako Kode Penalaren aldaketa atzera botatzeko proposamena egingo du PSOEk. Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak iragarri du Kongresuko diputatu sozialisten taldeak erreforma hori bertan behera uzteko Lege Organiko proposamena aurkeztuko duela bihar. Iazko abenduaren 19an PPko parlamentarioen babesarekon onartu zen Kode Penalaren aldaketak ondorio bat izan zuen: herri galdeketa edo erreferendum ilegalak egitea 3 urtetik 5 urtera arteko espetxearekin zigortzen zen delitu bihurtu zuen, EAEko lehendakari Ibarretxek eta Kataluniako presidente Maragallek agertutako herri kontsulta asmoei zuzenean eraginez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu