Jaurlaritzak herri galdeketa ez egitea erabakitzeko irizpidea ezin dela ETAren jarduera armatua izan uste du Jon Abril Aralarreko koordinatzaileordeak. Izan ere, erreferendun horrekin, egi edo ez, ETA ez dela aseko uste du: "Erreferendum hori egiten bada ETAk ez du onartuko Euskal Herriko lurralde osoan ez dela egin iritzita. Egiten ez bada, egoera hori ere ez du onartuko, herritarrei galdetzen ez zaielako, hitza ematen ez zaielako", esan du.
Beraz, EAJko presidente Josu Jon Imazek herri galdeketaren inguruan hartutako bidearen kontra agertu da Abril, Imazek eta beste zenbait buruzagi jeltzalek "indarkeriarik gabeko eszenatokian" egin behar dela galdeketa azpimarratu baitute behin eta berriz egunotan.
Aralarreko koordinatzaileordearen iduriko, ETAri ezin zaio jarduera politikoa baldintzantzen utzi: "Ez gara joko horretan erori behar; daukana baino protagonismo handiagoa ezin zaio eman ETAri. Uste dut ekintza politikoa ezin dela baztertu ETAk indarrean jarraitzen duelako".
Herri galdeketa egitea ezin dela ETAren arabera erabaki iritzi dio Aralarrek
Erakunde armatuari ezin zaiola utzi alderdien ekintza politikoa baldintzatzen agertu du Jon Abril koordinatzaileordeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu