2015eko foru hauteskundeak

Herri galdeketei bidea irekitzeko deia egin die Xabier Olanok alderdiei

EH Bilduren Gipuzkoako ahaldungai nagusiak nabarmendu du lurraldea "aitzindari" bihurtzen ari dela parte hartze politiketan. Martin Garitano Itziarren izango da igandean, auzo udalari buruzko kontsultan.

Xabier Olano, Donostian egindako agerraldian. ANDONI CANELLADA, ARP
2014ko azaroaren 28a
14:16
Entzun

Itziarren, Lazkaon eta Mutrikun aste honetan egiten ari diren galdeketak, Zestoako Osinbeltz harrobiaren gainean iragarritakoa, Igeldokoa...Horiek jarri ditu adibide Xabier Olanok, EH Bildu "hitza betetzen" ari dela adierazteko. Donostian egindako ekitaldi batean Olanok azaldu duenez, koalizioak hasieratik esan zuen herritarren parte hartzea bere jardun politikoaren "erdigunean" jarriko zuela, eta bide horretan, "aurrerapausoak" ematen ari direla iritzi dio.

Hala ere, herri galdeketen arloan hobetzeko "asko" dagoela adierazi du; prest agertu da bide hori "komunean" egiteko. Gipuzkoako alderdi guztiei herri galdeketei bidea irekitzeko deia egin die, "akordioa helburu". Olanoren arabera, "eztabaida lasaia" egon behar da, galdeketak "aurkari politikoaren aurkako arma gisa erabiltzeari utzi" eta erakunde publiko guztien kudeaketan txertatu. "Herritarrei hitza eta erabakia eman behar zaie".

Gipuzkoako Bilduko hainbat zinegotzi eta alkate izan dira Donostiako agerraldian.

Legealdi honetan Aldundiko Ogasuneko zuzendaria da Olano. 1987tik 1991ra Altzoko alkate izan zen; 1991tik 2003ra, Gipuzkoako batzarkide HB eta EHtik.

Martin Garitano Itziarren igandean

Aldundiak antolatuta egingo dute Itziarren kontsulta, Debako udalbatzak Itziarko auzo udala eratzeko hartu zuen erabakia berresteko. Martin Garitano (Bildu) diputatu nagusia Itziarren izango da igandean, Maider Zubikarai Debako alkatearekin eta Arantza Ruiz de Larrinaga Herritarren Partaidetzarako foru zuzendariarekin, eta herri galdeketez hitz egingo du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.