Desobedientzia martxa deitu du biharko Iruñean Herri Harresia mugimenduak, eta Nafarroako hiriburuan gertatzen denaren zuzeneko kontakizuna egingo du bihar BERRIA.INFOk.
Ateak Ireki atariak bideo seinalea eskainiko du, eta hura ikusgai izango da BERRIAren webgunean. Halaber, Joxerra Senar BERRIAko kazetariak bertatik bertara kontatuko ditu unean uneko gertakizunak.
Horrez gain, #HerriHarresia traola erabiliko dute egunean gertatzen denaren berri emateko.