Jende ugari bildu da eguerdian Barakaldon Periko Solabarriari azken agurra eskaintzeko. Ezker Aberzaleko militante historikoa joan den asteazkenean hil zen, gaixotasun luze baten ondorioz.
Omenaldi ekitaldira bildu direnen artean hainbat aurpegi ezagun, besteak beste, Sortuko buru Hasier Arraiz, LABeko hainbat kide eta Ahal Duguko ordezkariak.
Solabarriaren seme-alabek eraman dituzte aitaren errautsak ekitaldira, beti aldamenean eraman ohi zituzten txapela eta poltsarekin batera. Barakaldoko zinegotzi izandako eta ezker abertzaleko kide Txusa Padronesek nabarmendu du Solabarriaren heriotzak "min handia" eragin duela.