Itoizko urtegia

Herria miatu ostean, Artozkitik alde egin dute Guardia Zibilak eta foruzainek

Itoizko urtegia betetzeko Artozki herria eraits dezaten eragozteko, Itoitzekin Elkartasuna taldeko ehun bat lagun gotortuta daude Nafarroako herri horretan. Gaur goizean, Guardia Zibilaren eta foruzainen bisita jaso dute. Herrira foruzainak bakarrik sartu dira; guardia zibilek kanpoan itxaron dute herrirako bidea itxiz. Bi ordu inguruz herrian ibili ostean, alde egin dute segurtasun indarretako kideek.

2003ko irailaren 19a
19:33
Entzun
Joan den astelehenean amaitu zitzaien Artozkiko bizilagunei beren etxeak uzteko epea; hortikaurrera, Ebroko Hidrografi Konfederakundeak eta Nafarroako Gobernuak edozein unetan has zitzaketen herria botatzeko lanak.

Gaur arte ez da, ordea, ez hondeamakinarik, ez segurtasun indarrik agertu, eta denbora hori, erresistentzia antolatzeko aprobetxatu dute Itoitzekin Elkartasuna taldeko kideek.

Gaur goizean GuardiaZibila eta foruzainak agertu dira, eta herrirako sarrera guztiak itxi dituzte. Tomas Armendariz parrokoari ere ez diote utzi sartzen. Herri barruan ehun bat 'solidario' daude —haietako lauk porlanezko bidoietan besoak sartuta dituzte atera ditzaten oztopatzeko, eta beste asko etxeetako teilatuetara igota daude—. Hondeamakinen lana eragoztea da `solidarioen' asmoa.

Nolanahi ere, pare bat orduz herrian ibili ostean alde egin dute bai foruzainek, bai guardia zibilak. Herrian izan diren bitartean, kalean topatu dituzten hamasei bat 'solidario' etxe batean itxita eduki dituzte foruzainek, eta bazter guztiak miatzen ibili dira.Foruzainek bultzatu eta kolpatu egin dituztela salatu dute 'solidarioek'.

Halaber, elizan sartu dira foruzainaketa han kanpandorrera igo eta kanpaia jotzen jardun dute. Tomas Armendariz parrokoak azaldu duenez, elizako atea bortxatu egin dute astelehenean itxita utzi baitzuten.

Itoitzekin Elkartasuna taldeko kideek uste dute, beraiek herritik nola bota aztertzeko egin dutela gaur goizekomiaketa.

Itoitzekin Elkartasuna taldearen orrian aurki daiteke Itoizko utegiaren aurkako borrokari buruzko zein Artozkiko erresistentziaren inguruko informazioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.