Herrialdeko eragileengana joko du Gipuzkoa Zero Zaborrek
DONOSTIA. Gipuzkoa Zero Zabor osatzen duten pertsona eta taldeek jakinarazi dute harremanetan jarriko direla herrialdeko eragile instituzional, politiko, ekonomiko eta sozialekin, errauste plantaren aurkako jarreran aurrera egiten ahalegintzeko. Usurbilgo Itunak, azpiegitura hori egin ordez, atzerapena eskatu zuela gogora ekarri dute, eta eskari hori berriro plazaratu nahi dutela. «Oraindik garaiz gaude», ohartarazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu