Herrian salatu duten eraso sexista bat gaitzetsi du Atarrabiako Udalak
Atarrabiako Udalak (Nafarroa) herrian salatu duten eraso sexista bat gaitzetsi du, prentsa ohar baten bidez. Urtarrilaren 1ean herriko besta areto batean gertatu zela jakinarazi dute; hango segurtasun langile batek emakume bati sexu erasoa egin zion. Gertaera hori dela eta, kezkaturik dago Atarrabiako Udala. Jazotakoa argitzeko prest agertu da, eta elkartasuna agertu dio ustez erasoa jaso duen emakumeari. «Emakumeen aurkako bortizkeria gure gizartetik erauzi nahi badugu, horrelako erasoak salatu behar ditugu. Salatu, bai eta jendaurrean gaitzetsi ere». Besta aretoko arduradunekin harremanetan jarri dira udaleko kideak, gertatutakoa argitzeko. Berriz gerta ez dadin neurriak hartzeko prest agertu dira, gainera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu