«Herriari entzun» eta bozetara deitzeko eskatu dio EAJk Lopezi

Ortuzarrek dio Jaurlaritza «prekarietate» egoeran dagoela PSE-EEren eta PPren arteko akordioak porrot egin ostean

Erredakzioa
Bilbo
2012ko maiatzaren 20a
00:00
Entzun
PSE-EEren eta PPren arteko itunak porrot egin du, eta Patxi Lopezen jaurlaritzak ez du gizartearen konfiantzarik. Andoni Ortuzar EAJren Bizkai Buru Batzarreko presidentearen esanetan, «prekarietate» egoeran dago. Horregatik, Eusko Jaurlaritzako lehendakariari eskatu dio «herriari entzun» eta bozetara deitzeko.

Urtebete pasa da udal eta foru hauteskundeak egin zirenetik, eta Ortuzarrekagerraldi bat egin du haien balorazioa egiteko. Hizpide nagusi, ordea, Jaurlaritzaren egoera izan du. Legegintzaldia «amaituta» dagoela dio.«Lopezek gobernuan segitzen badu, interesa duelako izango da. Gobernua kanpaina egiteko erabiltzen du, gobernatzeko erabili partez».

Bizkaiko Diputazioaren eta Bilboko Udalaren —biak EAJren esku daude— egoera eta Jaurlaritzarena erkatu ditu. «Bizkaiko erakundeek aurrekontu diziplina bat ezarri dute. Jaurlaritzak, berriz, zortzi aldiz handitu du zorra, defizita bikoiztu du eta murrizketak egiten ari da etengabe».

Barakaldon egindako ekitaldi an, Lopezek esan du Bizkaiko egoera «Euskadiko okerrena» dela. EAJri egotzi dio nahi izatea gobernuak porrot egitea, «hori herrialdearentzat txarra izan arren; ziur asko, gutxi axola dio herrialdeak, eta asko botereak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.