Herrietatik hasita sortu nahi du EHBEk hezkuntza sistema nazionala

Plataformak sistema herritarra, publikoa, parekidea eta «eredu propioa izango duena» proposatu du

EHBEk agerraldia egin zuen batzarraren ostean. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
Bilbo
2011ko otsailaren 6a
00:00
Entzun
Urtebeteko hausnarketa prozesua bukatuta, EHBE Euskal Herriak Bere Eskola elkarteak ondorioak herritarrei azaldu eta adosteko bilera egin zuen atzo Bilbon. Besteak beste, herriei garrantzihandiagoa eman eta haien beharretatik abiatuta hezkuntza sistema nazionala sortuz joateko konpromisoa hartu dute.

Atzoko bileraren ostean beste batzuk etorriko direla iragarri dute, eta horien bidez herri mugimendu sendo bat eraiki nahi dute, «herrietan oinarritua eta herriaren eta herritarron beharrei erantzungo diena». Herriek dinamika propioak garatzeko lan egingo dute bilera horien bitartez, eta lanketa horiei bozgorailua jartzeaz ere arduratuko direla iragarri dute. «Izan ere, herri txikienak ere badu zer esana», azaldu dute. Horiek denek «beretik, beren behar edo nahien arabera», hezkuntza sistema nazionala osatzen dutela ere azaldu dute.

EHBEren esanetan, egungo sistemak «Euskal Herriaren eta euskal herritarren eskubideak» urratu egiten ditu. Ikasleak «ez euskalduntzeaz gain, hirueletasuna eta TIL eredua inposatzen» dituela salatu dute. Gainera, «euskal nortasuna errotik ezabatua izan da ikasliburuetatik», EHBEren iritziz. «Herritarren parte-hartzea ez du ahalbidetzen eta patriarkatuan errotuta dago».

Proposamenaren oinarriak

Bi zutabetan oinarritutako sistema proposatu du, bada, EHBEk. Batetik, euskalduna izango dena, bai hizkuntzaz, bai edukiz. Alegia, euskaldunduko duena eta oinarri euskal nortasuna izango duena. Bestetik, sistema «herritarra, publikoa, parekidea eta eredu pedagogiko propioa izango duena». Horrelako kezkak dituztenei mugimenduarekin bat egiteko eskatu diete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.