euskal presoak

Herriko bi presoen 600 argazki jarri dituzte Arrigorriagan

Ertzaintzak astelehenean erretiratu egin zituen bien irudiak.

2009ko uztailaren 25a
15:43
Entzun
Ertzaintzak astelehenean Arrigorriagan (Bizkaia) bertako bi presoen argazkiak erretiratu egin zituen, baina Amnistiaren Aldeko Mugimenduak bi preso horien 600 irudi jarri berri ditu, BERRIA.INFOri gaur jakinarazi diotenez. Arrigorriagako leku denetan ipini dituzte, elkartasuna adierazte aldera. Herriko festak ospatzen ari dira.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren aginduz, presoen argazkiak kentzen ari da Ertzaintza, irudiok "terrorismoa goresten" dutelakoan. Martxoan hasi zen, aurreko Jaurlaritzarekin; orduan Arrasaten (Gipuzkoa) erretiratu zituzten. Nafarroako Gobernuak Guardia Zibilari, Espainiako Poliziari eta foruzainei ere presoen argazkiak kentzeko agindu berri die.

Etxerat presoen senideen elkarteak atzo zioen, egoera gogortu arren, elkartasuna ez dela etengo. "Berehala" dimisioa aurkezteko eskatu zion Rodolfo Ares Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuari.

Atzo arratsaldean bertan, Amnistiaren bidean, elkartasunak ez du etenik izango lelopean, ehunka lagunek manifestazioa egin zuten Azpeitian (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.