Zuberoako hiriburuak hirugarren Herriko Etxe Euskaldunen Eguna aterbetuko du gaur Maulen. Euskal Konfederazioak UEMAren partaidetzarekin antolatutako egitarauan gogoetarako, eztabaidarako eta bestarako tokia izanen da.
Egitaraua goizeko hamarretan abiatuko da, Mauleko Herriko Etxean. Euskara Herriko Etxeetan akordioa izenpetu duten herriek bakoitzaren bizipenari buruzko lekukotasuna eskainiko dute, nekeak eta indarguneak azalduz. Peio Etxeberri Aintzart historialariak euskarak historian zehar ukan duen erabilpen ofiziala jorratuko du. Lekukotasuna emanen dute Patxi Sainz Leitzako auzapezak eta David Anaut bertako euskara teknikariak.Euskalgintzako erakundeko eta elkarteetako hainbat ordezkarik ere parte hartuko du eztabaidan. Hautetsien partetik, Mixel Bertzaitz Muskildiko auzapez eta Herri Elkargoko ordezkariak eta Pepela Mirande Garindaineko auzapezak hartuko dute hitza.Euskal Konfederazioak, UEMAk eta Mauleko Herriko Etxeko ordezkariek besta antolatzearen inguruko arrazoiak emanen dituzte 12:30ean, herriko etxeen eginkizuna jorratzeko.Frantziak euskarari ofizialtasuna ukatu eta Europako Hizkuntza Gutxituen Ituna berresten ez badu ere, jendarteko oinarrizko erakundeetatik, herriko etxeetatik, hizkuntza ofizialaren trataera eman dakiokeela diote Euskal Konfederazioak eta akordioa izenpetu duten herriek.Zuberoako Herri Elkargoak hizkuntza politikaren liburu zuria aurkezteko baliatuko du biharko eguna, herrialdeko egoeraren diagnosia plazaratuz.Euskal Konfederazioak, UEMAk, Batasunak, Udalbiltzak eta EHEk dei egin diete euskalzale eta udal hautetsiei gaurko Herriko Etxe Euskaldunen egunean parte har dezaten.
EUSKARA ADMINISTRAZIOAN
Herriko Etxe Euskaldunek
Zuberoako hizkuntza politikarako liburu zuria aurkeztuko dute bertan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu