Gaur goizean emandako prentsaurrekoan Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak Berdintasun Legean oinarrituta hartu duen erabakia gogor kritikatu duteJaizkibel konpainiakoek. Elizabet Olaskoaga konpainiako kideak adierazi duenez, "Herrizaingo Sailak Jaizkibel konpainiari lehentasuna eman dionaren ideia zabaldu da, baina errealitatean, aurrez eskatutako ibilbidetik atera gaituzte, eta goizean 25 minutuko ibilbidea egitera behartu gaituzte".
Horretaz gain, alarde tradizionalaren "pribatizazioa" salatu dute, eta edozein herritarrek bertan parte hartzeko aukera urratu dela gaineratu dute. Jaizkibel konpainia "manifestazioa egitera behartuta" dagoela adierazi dute, ezin baitute "tradizionalek bezala, desfilerik egin".
Alardea "herritar guztiena" dela azpimarratu dute, eta "pribatizazioa emakumeak parte ez hartzeko" egin zutela gaineratu dute.
Hondarribiko alardea
Herriko jaietan normaltasunez parte hartu ezin izatea salatu du Jaizkibel konpainiak
Jaizkibel konpainiak Eusko Jaurlaritzak alardearekiko hartutako erabakiak kritikatu ditu, eta beraien ibilbidea "leku minimo" batean egitera behartu dietela leporatu die. Herriko festetan "normaltasunez" parte hartzeko ezintasuna salatu dute, gaur emandako prentsaurrekoan. Alardean emakumeen parte hartzea eskubide bat dela aldarrikatu dute: "Emakumeen parte hartzea da irtenbide bakarra".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu