Politika

Herriko ostatuen afera dela-eta Baionara deklaratzera deitutako bost lagunak aske daude

Atzo polizia etxera deklaratzera deitu zituzten. Bi atzo iluntzean berean askatu zituzten eta beste hirurak gaur goizean. Aste honetan guzira 11 lagun deitu dituzte deklaratzera, eta batzuk hainbat orduz izan dituzte atxilotuta.

2009ko otsailaren 13a
19:39
Entzun
Ipar Euskal Herriko herriko ostatuen aferaren inguruan hainbat lagun deklaratzera deituak izan dira azken aste honetan. Denera, hamaika pertsona deitu ditu Frantziako Poliziak deklaratzera, eta horietako batzuk atxilotu ditu, egun edota ordu batzuetara askatu baditu ere. Hain justu, atzo atxilotu zituen bostak aske daude dagoeneko kazeta.infok jakitera eman duenez; bi atzo iluntzean utzi zituzten aske eta gainontzekoak gaur goizean.

Azken hilabeteotan, 90 pertsona inguru galdekatu dituzte afera horrengatik. Dena den, egun guztiak kargurik gabe aske daude.

AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren esanetan, galdekatze horiekin "mundu abertzalearen fitxaketa masiboa" egiten ari da Frantziako Polizia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.