Eleak Mugimenduak salatu duenez, hasi da Herriko Tabernak desjabetzeko prozesua. Izan ere, Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) Xirimiri elkartea desjabetzeko agindua edozein unetan irits daitekeela salatu du. Agindu horren kontra jarritako helegitearen zain daude.
#HerrikoakLibre Prozedura judiziala/administratiboa martxan da, ez poliziala, eta juridikoki erantzunten ari da. Antolatzeko ordua
— Eleak Mugimendua (@EleakMugimendua) September 29, 2015
Espainiako Auziteg Gorenak 101 herriko taberna bahitzeko agindua eman zuen ekainean, eta urtebete eta hiru hilabete eta urtebete eta hamar hilabete arteko kartzela zigorra ezarri zien hogei laguni. "Erakunde terroristako" kide izatea edo hari laguntzea egotzita.