35/02 sumarioa

'Herriko tabernen' auziko epaia aztertzeko bildu da Auzitegi Gorena

Espainiako Auzitegi Nazionalak kartzela zigorra ezarri zien hogei laguni, iazko uztailean, eta 103 herriko taberna konfiskatzeko agindu zuen. Helegitea aurkeztu zuen defentsak.

35/02 sumarioan auzipetuak, epaiketaren lehen egunean, Madrilen. J. DANAE / ARGAZKI PRESS
2015eko maiatzaren 19a
16:20
Entzun

Espainiako Auzitegi Gorena gaur hasi da herriko tabernen auzian Auzitegi Nazionalak emandako epaia aztertzen. 35/02 sumarioaren barruan, urtebete eta hiru urte arteko zigorra ezarri zien hogei laguni, eta, horrez gain, 103 herriko konfiskatzeko agindua eman zuen. Auzipetuen defentsak epai horren aurkako helegitea aurkeztu zuen. Gorenak aztertuko du auzia, eta datozen egunetan ebazpen bat ematea espero da.

HB eta Batasuneko zortzi mahaikideri «ETAren fronte instituzionala» osatzea leporatu zien Auzitegi Nazionalak, eta, beraz, ETAko kide izatea. Hiruna urteko espetxera eta seina urteko erabateko inhabilitaziora zigortu zituzten Joseba Permach, Rufi Etxeberria, Joseba Alvarez, Juan Cruz Aldasoro eta Karmelo Landa. Delitu bera egotzi arren, urte eta erdiko kartzela zigorra eta launa urteko inhabilitazioa dute Antton Morcillok, Floren Aoizek eta Jon Gorrotxategik. 

Herriko tabernen zatian, berriz, ETAri laguntzea egozten diete hamabi laguni. Epaileen esanetan, «ETAren egitura» finantzatzen zutelako elkarte haiek. Hori dela eta, urtebete eta hiru hilabeteko zigorra ezarri zieten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.