Espainiako Auzitegi Nazionalak atzera bota du herriko tabernen auziagatik akusatuta dauden hamar lagunen errekursoak. Ez du akusatuen argudiorik onartu, eta horrenbestez, auziarekin aurrera jarraitzea erabaki du. Oraindik ez dute finkatu noiz izango den epaiketa.
Akusatzen zaien delituengatik -ETArekiko ustezko mendekotasuna eta herriko tabernen bidez hura finantzatzea- dagoeneko epaituta daudela argudia zuten Juan Carlos Rodriguez, Mikel Arregi, Juan Pedro Plaza, Florencio Aoiz, Adolfo Araiz eta Jose Luis Elko euskal herritarrek. Auzitegi Nazionalak, baina, ez du aintzat hartu errekurtsoa "ekintza desberdinegatik" izango direlako epaituak. 1997an zazpi urteko kartzela zigorrera zigortu zituen Espainiako Auzitegi Gorenak beste 17 ezker abertzaleko kiderekin batera; baina bi urte geroago Espainiako Auzitegi Konstituzionalak absolbitu egin zituen.
Josu Iraeta, Santiago Hernando eta Jose Antonio Egidoren errekurtsoa ere atzera bota du auzitegiak. Delituak preskribituta daudela zioten akusatuek; baina, Auzitegi Nazionalak erakunde armatuarekin kolaboratzea "delitu iraunkorra" dela ebatzi du.
Karmelo Landak garai horretan Europako parlemantari zela argudiatu zuen, eta horregatik inmunitatea zuela. Akusazioa "agintaritza horretaz haratago" doala azaldu du auzitegiak errekursoa aintzat ez hartzeko.
Gaur errekurtsoa onartu ez dieten hamar lagunez gain, beste 29 akusatu gehiago daude, tartean Arnaldo Otegi, Rufi Etxeberria eta Joseba Permach.
Euskal HERRIA
'Herriko tabernen' auziko errekurtsoak atzera bota ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak
Auzitegiak ez ditu onartu 10 akusatuen argudioak, eta auziak aurrera jarraitzeko ebatzi du. Guztira 39 akusatu daude 'herriko tabernen' bidez ETA finantzatu izanaz akusatuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu