EUSKAL PRESOAK

Herrira Brian Currinekin bildu da, Ines del Rioren auziaren harira

Bilera sorta egiten ari da plataforma Bruselan, martxoaren 20an Estrasburgok Ines del Rio euskal presoaren auzia aztertuko duela eta.

2013ko martxoaren 5a
18:19
Entzun

Europako Giza Eskubideen Auzitegiko Areto Nagusiak martxoaren 20an aztertuko du Ines del Rioren auzia, eta Herrira mugimendua harreman dinamika bat garatzen ari da alderdi, sindikatu eta eragile sozialekin.

Harreman dinamika horren barnean, Brian Currinekin bildu da. Herrira mugimenduaren partetik han izan ziren Jon Garai eta Oscar Sanchez. 

Gaur Sinn Feineko eurodiputatu Martina Andersonekin bilduko dira. Herrirako ordezkaritzak hedabideen aurreko agerraldia egin du arratsaldean Europako Parlamentuan. Emilie Martinek eta Beñat Zarrabeitiak Herrirak Euskal Herrian bakeari aukera bat emateko garaia dela aldarrikatu dute. 

Horrekin batera, espetxe politikaren "aldaketa eta konponbidea" eta bakea gerturatzeko urratsak eskatu dituzte.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.