Herrira: "Helegiteak sektore atzerakoien mendeku gosea asetzea du helburu"

2012ko irailaren 5a
14:24
Entzun

Herrira mugimenduak adierazi du fiskalaren helegiteak Josu Uribetxebarria presoa aske uzteko epeak luzatzea duela helburu, horrela "sektore atzerakoien mendeku gosea asetzeko". 

Fiskalak Auzitegi Nazionaleko epailearen erabakiari helegitea jarri izana kritikatu du Herrira-k ohar bidez. "Helegiteak Euskal Herriko konponbide prozesuaren eta bakearen etsaiak bakarrik gogobetetzen ditu". Halaber, Uribetxebarria "hilzorian" dagoela azaldu du, Fiskaltzaren jarrerak giza eskubideak "urratzen" dituela eta bake prozesuaren aurkako "adar-jotzea" dela. 

Biharko elkarretaratzea deitu dute Donostiako Ospitale aurrean, presoari elkartasuna adierazteko. 

Ezker abertzaleak adierazi du "erabat larria" dela Fiskaltzaren erabakia. "Uribetxebarriaren egoera muturrera eraman dute Espainiako Gobernuaren orain arteko erabakiek. Fiskaltzak heriotza zigorrera kondenatu nahi du presoa". Gobernuari eskatu dio uzteko "muturreko egoerak" eta heltzeko "konponbide prozesuari". "Salbuespenezko espetxe politika bertan behera utzi behar du PPk".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.