euskal presoak

Herrira-k "115.000 lagunen mandatua" helarazi dio Espainiari

[Berriatb]http://www.berria.info/berriatb/1660/[/Berriatb] Mugimenduko kideek gaurko espetxe politikaren aurkako txosten bat utzi dute Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzan, Iruñean.

2013ko urtarrilaren 16a
15:45
Entzun

Larunbatean Bilbon euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioan bildutako "115.000 lagunen hitza eta mandatua" helarazi dio gaur Herrira mugimenduak Iruñean Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzari, txosten baten bitartez. Bilboko martxako lau mezuen berri eman dio: giza eskubideak, irtenbidea, bakea eta euskal presoak Euskal Herrira.

Mobilizazio hura ez ezik, azken hilabeteetan Euskal Herrian gaurko espetxe politikaren aurka egin izan diren ekintzak ere jaso ditu Herrira-k txostenean. Bilbokoa jo du denen artean nagusi gisa, "inoiz ezagutu den manifestaziorik garrantzitsuena izan zelako", Jon Garai mugimenduko kideak Iruñean esan duenez.

Juanje Soria abokatu eta larunbateko manifestazioaren sustatzaileetako batek utzi du txostena.

Bilboko manifestazioa:

- Argazki bilduma (50 irudi).

- Bideo bilduma (14 bideo).

- Mapa interaktiboa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.