Euskal Herri osoko 200 lagun inguru aritu dira bilgunearen aurreko prestaketa lanetan, eta beste ehunka herri eta auzoetako batzarretan. Larunbateko biltzarrean ere, ehunka herritar biltzea espero dute sustatzaileek. Irungo Ficoban izango da batzarra, 09:30etatik aurrera.
Herrira-k azaldu duenez, iragan larunbatean Bilbon izandako mobilizazio "historikoaren" ondoren, espetxe politika aldatzearen zein konponbidea eta bakea eraikitzearen aldeko aldarriari bide emateko "erronka soziala" dago mahai gainean.
Horri modurik eraginkorrenean erantzuteko, hemendik aurrerako helburu gauzagarri nagusiak, lan ildoak eta antolakuntza eredua finkatuko ditu Herrira mugimenduak.
Herrira
Herrira-k lehen Nazio Bilgunea egingo du gaur zortzi, Ficoban
Urtebeteko ibilbidearen ondoren, aurrera begirako eginbeharrari buruzko hausnarketa egin du Herrira mugimenduak. Datorren larunbatean amaituko du prozesua, lehen Nazio Bilgunean. Hemendik aurrerako lan ildo nagusiak eta antolakuntza eredua zehaztuko ditu batzarrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu