Herrira mugimenduak jakinarazi du Josu Uribetxebarriaren osasun egoera larria dela eta "oso ahul" dagoela. "Ezin da ia ohetik altxatu eta 47 kilo inguru pisatzen ditu", azaldu du Herrira-k.
Arrasatearraren osasun egoerak "nabarmenki okerrerantz" egin duela esan dute eta minbiziaren ondorioak gero eta agerikoagoak direla. Preso gaixoa aske uzteko eskatu du plataformak.
Bihar elkarretaratzea egingo dute, 17:00etan, Donostiako Ospitale aurrean.