euskal presoak

Herrira-ren urtarrileko mobilizazioa ekarpen ugari ari da jasotzen

Unai Iturriagak egin du kartela, eta Joseba Sarrionandiak poema bat egin du. 'Herrira Noa' kultur ekitaldia ere aurkeztu du mugimenduak.

2012ko urriaren 31
14:48
Entzun

Herrira mugimendua urtarrilaren 12ko Bilboko mobilizazio "erraldoirako" hainbat herritar, eragile, arlo, profesional eta banakoren ekarpenak jasotzen ari da, gaur Bilboko Kafe Antzokian esan duenez. Unai Iturriagak mobilizaziorako egindako kartela eta Joseba Sarrionandiak sortutako poema aurkeztu ditu. Halaber, Gotzon Barandiaranek diseinatutako Herrira Noa kultur ekitaldiaren berri ere eman du.

Herrira Noa-ren oinarria euskal preso eta iheslariek espetxean edo deserrian sortu dituzten obrak dira, eta hainbat musikari eta kulturgilek parte hartuko dute azaroaren 18tik urtarrilaren 6ra bitarteko emanaldietan.

- Azaroak 18: 18:00etan, Gernika-Lumon, Jai Alai pilotalekuan.

- Abenduak 2: 18:00etan, Gasteizen, Jimmy Jazz aretoan.

- Abenduak 23: 18:30ean, Villabonan, Gurea zineman.

- Urtarrilak 6: 19:00etan, Berriozarren, Mendebaldea ikastetxean.

Hurrengo astean, Josu Zabalak Sarrionandiaren koplak oinarri hartuta egindako kanta aurkeztuko du Herrira-k. Spot bat ere ari dira prestatzen.

Amaia Esnal mugimenduko kideak esan du urtarrilaren 12ko mobilizazioaren izaera "parte hartzailea, irekia eta masiboa" dela.

Euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioaren aurkezpen ofiziala azaroaren 13an egingo dute, Bilbon. Aurtengo urtarrileko mobilizazioan ehun mila lagun pasa bildu zirela esan zuen Herrira-k.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.