Euskal y-a

Herritarrei kontsulta egiteko EHAKren proposamena atzera bota dute Eusko Legebiltzarrean

Eusko Legebiltzarrean atzera bota dute EHAK-k =iEuskal Y=i-aren inguruan herritarrei kontsultatzeko egindako proposamena. PNV, EA, PP, eta PSE-EEren kontrako botoak izan ditu, eta EB-k abstentzioaren alde egin du. Aralarrek soilik babestu du proposamena. EHAK-ko Julian Martinezek salatu duenez, "herritarren % 70ek ez daki ezer proiektuari buruz, eta hondamen izugarria izateaz gain, ez du errepide zirkulazioaren arazoa konpontzen"

2006ko maiatzaren 19a
16:38
Entzun
EHAK-ren iritziz, "Herritarren % 70ek ez daki ezer proiektuari buruz, eta hondamen ekologiko izugarria izateaz gain, ez du konpontzen errepideetako zirkulazioaren arazoa". Herritarrei kontsulta egin gabe egingo da, hala ere, Euskal Y-a, atzera bota baitute PNV, PP, PSE-EE eta EA alderdiek EHAK-k egindako proposamena. Aralarrek soilik eman dio babesa proposamenari. Julian Martinez EHAK-ko parlamentariak salatu du "proiektu osoa lau enpresarioren eta politikoren arteanpentsatu" dela, "euren interesei begira".

PNVren izenean Juan Antonio Arieta-Araunabeñak esan du euren taldeak beti errespetatzen dituela herritarrak, "eta datozen hauteskundeetan jakingo da jendea norekin dagoen".EA, berriz, "demokrazia parte hartzailearen alde" dago, baina kasu honetan ez zaio ongi iruditzen "proiektuak euskal herritarren interesak gainditzen" dituelako.EBk, berriz, dio Eusko Jaurlaritzak ez duela erreferendum batera deitzeko aginpiderik. "Hori Estatuari dagokio".PSE-EEren erantzuna hortik abiatu da. "Harriturik" dagoela esan du Oscar Rodriguezek: "Hirukoak dio Estatuari dagokiola erreferenduma deitzea, Montenegrorekin konparatzen gaituztenean".Aralarko Aintzane Ezenarrok salatu du hirukoak ez duela beldurrik autodeterminazioari buruz kontsulta egitearekin, eta horrelako gaietan atzera egiten duela.

PNV, EA, PP, eta PSE-EE alderdiek, proiektua dagoen bezala egokia dela esan dute, eta gaineratu Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba Europarekin batzeko balioko duela. EB-k, berriz, uste du ibilbidean aldaketak egon behar dutela, eta Altsasuarekin lotu behar dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.