Etxe kaleratze baten harira gaur Gasteizen egitekoa zen enkantea geldiarazi du herritarrek presioak. Hori horrela, familiak etxebizitzan jarraitu ahalko du. Aimar Saenz de Buruaga Arabako Stop Kaleratzeak elkarteko kideak azaldu duenez, erabaki horrek "dezente" atzeratuko du kaleratzea, orain bide judiziala hasiko baita.
Senar-emazteak eta bi alabak bizi dira etxebizitza horretan. Orlando Romero da gizona, eta, hark azaldu duenez, zazpi urtez 160.000 euro ordaindu ondoren, oraindik zorra 190.000 eurorena da.