Hauteskunde kutsua gero eta hurbilago antzematen ari denean, herritarrengana gerturatzeko egitasmo bat aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak. Bere webgunea eguneratu du, eta bertan, Jaurlaritzako goi kargudunek herritarrei zuzenean erantzungo dietela agindu. Nagore de los Rios webaren arduradunaren esanetan, Jaurlaritzaren lanetan «gardentasuna lortzea» da helburua, goi kargudunek «aurpegia ematea» eta gizartearen kezka zein galderak argitzea.
Hemendik aurrera, www.irekia.euskadi.net gunean sartuta, agintariei zuzenean egin ahalko zaizkie galdera, proposamen eta ekarpenak. Jaurlaritzako kargudun guztiek sakelako telefonoan jasoko dituzte herritarren proposamenak —lehendakariak berak ere bai—, eta zuzenean erantzungo diete herritarrei, horiek erabilitako sare sozialaren edo helbide elektronikoaren bidez.
Horrez gain, goi kargudun bakoitzak egun bakoitzean dituen ekimenen berri ere jakin ahal izango da berriztatutako webgunearen bidez, unean unean.
Herritarren kezkei erantzuteko proiektu bat abiatu du Jaurlaritzak
Irekia webgunearen bidez, goi kargudunek herritarrei zuzenean erantzungo dietela agindu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu