Gizartea

"Herritarren kriminalizazioaren kontra" batu dira hainbat elkarte

Plataforma sortu berriak manifestazioa egingo du Bilbon martxoaren 28an.

gotzon hermosilla
2015eko otsailaren 26a
21:38
Entzun

Hamabost bat elkartek Herritarren Kriminalizazioaren Aurkako Plataforma eratu dute, “oinarrizko eskubideen suntsiketari” aurre egiteko. Herritarren Segurtasunerako Legea, Zigor Kodearen erreforma, Prozedura Kriminalaren Legea, Doako Laguntza Juridikoarena eta “protesta zigortzeko helburuz” hartutako beste zenbait neurri aipatu dituzte plataforma osatzeko arrazoien artean.

Neurri horiekin guztiekin, “koska bat estuago” egin nahi du Espainiako Gobernuak “zigorra eta errepresioa gailendu eta kaleak husteko” xedez, plataforma osatzen duten elkarteen hitzetan. “Horregatik, inoiz baino gehiago, antolatuta egiten jarraitu behar dugu eta kalean jarraitu behar dugu”, esan dute.

Martxoan hainbat protestaldi egingo dituzte elkarteok; horien artean garrantzitsuena izango da martxoaren 28an Bilbon egingo duten manifestazioa, 12:00etan Arriaga plazatik abiatuta.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.