Erabakitzeko unea iritsi zaie euskal herritarrei. Botoa emateko tenorea dute gaur Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako herritarrek. Hamabost eguneko kanpainaren eta atzoko gogoeta egunaren ostean, Espainiako Kongresurako eta Senaturako ordezkariak hautatzeko ordua heldu zaie Hego Euskal Herriko herritarrei. Zehazki, 2.263.745 euskal herritar daudedeituta botoa ematera. Horietatik Araban 250.742lagunek dute bozkatzeko aukera; Bizkaian 920.993 hautesle daude deituta botoa ematera; Gipuzkoan 575.332, eta Nafarroan 488.208.
Guztira, 83 hautagaitza zerrenda aurkeztu dira Kongresurako eta Senaturako: hogeina Araban eta Gipuzkoan, 22 Bizkaian eta 21 Nafarroan. Honako hautagaitza hauek aurkeztu dira: EAJ, PP,PSE-EE (PSOE), Amaiur, Equo, UPD, Ezker Anitza, UCE, PUM+J, PACMA, Escaños en Blanco —soilik Bizkaian—, UPN-PP, PSN, Izquierda-Ezkerra, Geroa Bai,SAIN eta Pirata —azken horiek soilik Nafarroan—. Espainiako Diputatuen Kongresuan legebiltzar taldea osatu nahi duen hautagaitzak gutxienez bost eserleku lortu behar ditu, eta, horretarako, lurralde bakoitzean gutxienez botoen %15 lortu beharko du.
Gaurko hauteskundeetan, Espainiako Kongresuan dauden 350 diputatuetatik euskal herritarrek 23 aukeratuko dituzte: lau diputatu Araban, zortzi diputatu Bizkaian, sei Gipuzkoan eta bost Nafarroan. Senatuari dagokionez, lurralde bakoitzeko launa senatari hautatuko dituzte: Senatuan dauden 262 eserlekuetatik hamasei, hain justu ere.
Bozkalekuak 09:00etatik 20:00etara egongo dira irekiak. Orotara, 1.117 bozkaleku zabalduko dituzte gaur, eta botoa emateko 3.759 mahai egongo dira irekita. Horietan izango dira mahaiko presidentea, kideak eta ikuskatzaileak. Guztira, 27.414 lagunek parte hartuko dute bozkalekuetako eginbeharretan. Horietatik erdiak ordezkoak dira.
Botoa ematera joaten dena derrigortua dago Espainiako nortasun agiriarekin, pasaportearekin edo gidatzeko baimenarekin bozkatzera. Hortaz, ezinezkoa daEHNArekin edo Espainiako nortasun agiriaren fotokopia batekin botoa ematea.
Bozkalekuak itxi bezain pronto, kontaketari ekingo diote. Ordu horretan bertan, 20:00etan, inkesten emaitzak emateko aukera irekiko da. Hauteskunde emaitza definitiboak, berriz, gauean jakingo dira, 23:00 aldera.
Parte hartzea
Lehendatuak, ordea, parte hartzearenak izango dira. Espainiako Gobernuak jakinarazi duenez, 14:00etan eta 18:00etan emango dudatu horien berri.
Orduan jakingo da parte hartzea 2008ko bozetakoa baino handiagoa edo txikiagoa den. 2008ko bozetan %33 izan zen abstentzioa Hego Euskal Herrian, 2004an baino ia bederatzi puntu handiagoa. Orduan, Espainiako Justiziak legez kanporatuta zegoenez, ezker abertzaleak abstentziorako deia egin zuen. Gainera, ETAk kanpainaren azken egunean Isaias Carrasco Arrasateko PSE-EEko zinegotzi ohia hil izanak guztiz baldintzatu zituen bozak.
Gaurko hauteskundeak, berriz, Euskal Herrian inoiz ezagutu ez den egoera politiko batean egingo dira, ETAren jarduerarik gabeko lehen hauteskundeak izango direlako. Gaur hilabete bete da erakunde armatuak armak utzi zituela iragarri zuenetik.
Herritarrek gaur erabakitzen dutenarekin Espainiako Gorteak osatuko dira abenduaren 13an. Espainiako Gobernu berria, berriz, abenduko azken bi asteetan osatzea espero da.
Espainiako Gorteetarako hauteskundeak
Herritarren ordua iritsi da
Hego Euskal Herriko 2.263.745 herritar daude deituta gaurko bozetara, eta 23 diputatu eta 16 senatari aukeratuko dituzteHauteskundeetako behin betiko emaitzak gauean jakinaraziko dituzte, 23:00 aldera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu