Konponbide prozesua

Herritarren parte-hartzea bideratzeko webgunea jarri du abian Jaurlaritzak

=l Konpondu.net==https://www.konpondu.net/=l-en ekarpenak egin ditzakete herritarrek, eta haiek guztiak bildu eta alderdiei helaraziko dizkietela agindu du Ibarretxe lehendakariak. Baketzeko beste aukera bat elkarrizketak soilik ahalbidera dezakeela iritzi dio aurkezpen ekitaldian.

2007ko urtarrilaren 19a
13:20
Entzun
Bakoitzak baketze eta konponbide prozesuari buruz duen iritzi eman dezake Konpondu.net- webunea; iritzia eman, aurrera egiteko bideak proposatu... Horiek guztiak bildu eta alderdi politikoei helaraziko dizkietela agindu du Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariak aurkezpen ekitaldian, hartara aintzat har ditzaten. Webgunea ez ezik, 902540499 telefono zenbaki bidezko zerbitzua ere jarri dute martxan helburu berarekin, Interneta erabiltzeko aukerarik ez dutenek ere parte har dezaten.

Ibarretxe Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuarekin bildu zen atzo Moncloan, eta bilera horren harira esan du "mundu guztiarekin hitzegiten" jarraituko duela. Izan ere, baketzea lortzeko beste aukera bat elkarrizketak soilik sor dezakeela azpimarratu du Ibarretxek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.