EUSKAL PRESOAK

Herritarren sare bat presoen eskubideen defentsan

170 pertsona batu dira Eskoriatzan, adostutako gutxieneko batzuen gainean eztabaidatu eta horien gainean "bide komun bat marrazteko".

2014ko apirilaren 12a
01:30
Entzun

San Telmoko adierazpenaren sinatzaileek Herritarren Topaketa antolatu dute Mondragon Unibertsitateko HUHEZIn, Eskoriatzan (Gipuzkoa). Hamar lantalde desberdinetan banatu dira parte hartzaile guztiak, osatu nahi den herritarren sarearen inguruko ezaugarritzea lantzeko.

Lantalde desberdinetan sare horrek izan beharreko izaera, mezua eta lan estiloa eztabaidatu dituzte gune desberdinetan. Datozen egunetan eztabaiden ondorioak plazaratuko dituzte.

Amaieran, adierazpenak egin dituzte Teresa Toda eta Joseba Azkarraga adierazpenaren sinatzaileek: "Euskal preso eta iheslarien eskubideen defentsan lan egingo duen sarea osatze bidean, herritarren protagonismoa lehenestera goaz. Horretarako, eztabaidarako guneen beharra eta balioa azpimarratu nahi dugu. Herritar bakoitzak egin dezakeen aportazioa ezinbestekoa izango da hemendik aurrera eta guztiei bide ematea dagokigu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.