Europako Hauteskundeak

Herritarren Zerrendak sinadura bilketa abiatu du

Europako Hauteskundeetara aurkezteko 40.000 sinadura behar ditu Herritarren Zerrendak. Gaur abiatu dute sinadura bilketa hori, eta zerrendaren bultzatzaileak Bilboko notaritzan izan dira sinatzen; herritarren laguntza behar dutela gogorarazi dute. Sonia Gonzalezek hala esan du: "deialdi zabala egin nahi diegu herritar guztiei, herri bakoitzean horretarako prest egongo diren notaritzetara eta udaletxeetara hurbildu eta bertan sinadura eman dezaten".

2004ko apirilaren 26a
16:17
Entzun
40.000 sinadura baino gehiago lortuko dituztela uste dutela esan du Sonia Gonzalezek, eta "gure aukerak presente egon behar duela sinisten duten guztiei" sinadura emateko eskatu.

Herritarren Zerrendak "kandidatura nazionala aurkeztuko du Euskal Herri osoan". Zerrenda 74 lagunek osatuko dute, Gonzalesek esan duenez; horietako 54 Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroakoak izango dira eta gainontzeko 20ak Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoakoak.

Europara joan nahi dute, "bestelako Europa eraikitzeko, ezkerreko ikuspuntutik, eta autodeterminazio eskubidea balioztatu dadila aldarrikatzeko". Gainera, "gure herria nazio gisa ordezkatua egon dadin" saiatuko direla diote.

Iparraldean ez dute sinadurarik behar, baina, hala ere bildu egingo dituztela iragarri dute, "sostengu sinadurak" izango direla. Hegoaldean maiatzaren 8ra arteko epea dago eta Iparraldean maiatzaren 15era arte. Maiatzaren 8an ekitaldi nazionala egingo dute, eta bertan aurkeztuko dute zerrenda. Herri bakoitzean leku eta ordu zehatzak egongo dira horretarako, eta lekuan lekuko berri emango dutela iragarri dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.