Etxerat euskal presoen senideen elkarteak Donostian biharko deitutako manifestazio nazionala eta isila baimendu egin du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak. Euskal presoak Euskal Herrira, dagozkien eskubideen jabe lelopean abiatuko da martxa, 17:30ean, Antiguako tuneletik; Bulebarrean bukatuko da. Euskal presoen eskubideen alde agertu eta espetxe politika salatzeko eskatuko dute.
Espainiako eta Frantziako estatuen "kartzela politika ankerra" dela deritzo Etxeratek, "hil egiten duena", eta presoek "bizi baldintza gogorrak" dituztela. "Helburua presoak pertsona eta subjektu politiko gisa suntsitzea da". Halaber, haien senideen eta lagunen aurkako presioa salatu du elkarteak.
Ertzaintza ere kritikatu zuen asteazkenean martxa aurkezteko egindako agerraldian. "Hark erabili duen bortizkeriak helburu politiko argia du: elkartasuna kolpatu, espetxe politikaren salaketa kaleetatik kentzeko. Baina, gurekin jai dute".
Euskal presoak
Herrizaingo Sailak baimendu egin du biharko Etxeratek deituriko martxa
17:30ean abiatuko da manifestazio isila, Donostian, Antiguako tuneletik. Esparru ezberdinetako jendearen atxikimenduak izan ditu deialdiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu