Heziketa bereziko lan ituna betetzeko eskatu dute
BILBO. Heziketa bereziko langileen lan hitzarmenerako lortutako akordiorako oinarria errespetatzeko eskatu dio LAB sindikatuak Isabel Zelaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuari, eta akordio hori urratu izana egotzi dio. Gainera, hitzarmenerako aurrerapausorik egin ezean beharginek mobilizazioen bidetik joko dutela ohartarazi dio sindikatuak Zelaari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu