Ikasturtearen ate-atean gatazkarekin amaitzeko asmotan akordioa lortu zuten atzo Alfonso Alonso Gasteizko alkateak eta oposizioko kideek. Greba amaitzeko langileek akordio hori onartu beharra zuten. Gaur goizean egin dute batzarra hezitzaileek, eta grebarekin jarraitzea erabaki dute. Izan ere, akordio horretan ez dagoela batere edukinik iritzi diote, parentesi bat besterik ez dela. Beraz, beraien arazoak ez direla konpontzen iritzita, grebarekin jarraitzea erabaki dute.
Hau dio atzo lortutako akordioa:
Dekretua: Alonsok uztailaren 27an onartutako dekretua etenda geratu da, udan deitutako lan poltsaren prozesuari dagokiona izan ezik. Bitartean, lan egutegia iazko bera izango da.
Negoziazioak: Gaur hasi eta hilaren 30era bitartean lan talde bat bilduko da, haur eskolen eredu orokorraz adostasun zabalena lortzeko asmoz.
Greba: Oposizioak eta PPk eskatu dute greba bertan behera utzi eta bihar ikasturtea normal has dadila.
Haur eskolak
Hezitzaileek greban jarraitzea erabaki dute
Gasteizko haur eskolen auzian, negoziatzen jarraitzeko luzapena itundu zuten atzo Alfonso Alonso alkateak eta oposizioko taleek. Gaur goizean batzarra egin dute hezitzaileek, eta grabarekin jarraitzea erabaki dute, beraien ustez, atzoko akordioak ez duelako edukirik. Akordio horrek parentesi bat besterik ez dakarrela iritzi diote langileek, eta hori nahikoa ez dela uste dutenez, greban jarraituko dute. Arratsaldean manifestazioa egingo dute, beraz. Ikasturtea bihar hasiko da Gasteizen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu