HEZKUNTZA

Hezkuntza erreformen aurrean "planto" egin dute ikasleek

Protestak izan dira, eta Ertzaintza oldartu egin zaie ikasleei Gasteizen eta Bilbon. Ikasle bat atxilotu dute Bizkaiko hiriburuan.

Protestak egin dituzte hiriburuetan hezkuntza erreformen alde. ARGAZKI PRESS
2015eko otsailaren 26a
17:19
Entzun

Erreformen kontrako protestak antolatu dituzte gaurko hainbat ikasle taldek Hego Euskal Herrian. LOMCE hezkuntza erreforma, Eusko Jaurlaritzaren Heziberri proiektua eta Europako EU2015 unibertsitate plana salatzeko deia egin dute, adibidez, Ikasle Abertzaleek.

Beste talde batzuek unibertsitateko ikasketen egitura salatuko dute bereziki. Manifestazioak egin dituzte hiriburuetan, eta milaka ikaslek egin dute bat. Istiluak izan dira Gasteizen eta Bilbon, eta Ertzaintzak ikasle bat atxilo hartu du Bizkaiko hiriburuan.

Gasteizen, zaurituta eraman dute larrialdi zerbitzuek gazte bat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.