Hezkuntza

Hezkuntza eta CCOOren arteko akordioak gatazka ez duela konpondu diote beste sindikatuek

Irakaskuntza publiko ez-unibertsitarioko akordioa kritikatu dute ELA, STEE-EILAS, LAB eta UGTk, "edukietan pobrea" delako eta arlo batzuetan "atzera" egiten duelako. Datorren ikasturtean mobilizazioekin segituko dute.

2007ko ekainaren 26a
13:57
Entzun
ELA, STEE-EILAS, LAB eta UGT sindikatuek kritikatu egin dute irakaskuntza publiko ez-unibertsitarioan Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak eta CCOO sindikatuak egin duten akordioa, "gatazka modu faltsuan itxi dutelako". Irakasleak "frustratuta" sentitzen direla uste dute sindikatu haiek, eta hurrengo ikasturtean mobilizazioekin segituko dutela jakinarazi dute.

Lau sindikatuek elkarrekin eman dute prentsaurrekoa gaur, Bilbon, akordioa baloratzeko. "Edukietan pobrea" dela deriotze, eta arlo batzuetan "atzera" egiten duela. "Akordioak ez ditu irakasleen benetako aldarrikapenak jasotzen, ezta eskola publikoa indartzeko neurri beharrezkoak ere". Besteak beste, haien iritziz, Lehen Hezkuntzako irakasle berezitua "diskriminatu" egiten du hitzarmenak, euskararen normalizazioa aurrera eramateko ez ditu iraskale gehiago aurreikusten, kontratu finkoa duten irakasleen "egonkortasuna kaltetzen du"...

CCOOren jarrera salatu dute, "akordioa bakarrik sinatzeagatik", baita ikasturtearen bukaeran sinatzeagatik ere, "besteok erreakzionatzea eragotzi duelako hartara".

ELA, STEE-EILAS, LAB eta UGTk esan dutenez, irakaskuntza publiko ez-unibertsitarioko irakasle gehienak hitzarmenaren kontra daude. Galdeketa ikastetxeen %65ean egin dutela adierazi dute, eta horietan irakasleen %75en artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.