Hezkuntza publikoaren aldeko martxa abian da Nafarroan. Erriberatik atera zen igandean, eta gaur Martzillara ailegatuko da, 19:00 aldera. Iruñerainoko bidea egitea da asmoa, hezkuntza publikoaren esparruan Nafarroako Gobernuak onartutako murrizketak salatzeko. Bidean, sinadurak biltzen, mintegiak antolatzen eta bertzelako ekitaldiak martxan jartzen ari dira parte hartzaileak.
Sindikatuek bilera egin zuten atzo Hezkuntza Departamentuko arduradunekin. Murrizketak bazter uzteko inolako asmorik ez dute agertu gobernuko kideek. Hori dela eta, Jose Iribas hezkuntza kontseilariari eta Yolanda Barcina presidenteari dimisioa eman dezatela eskatu die LABek.
Hezkuntza publikoaren aldeko martxa Martzillara ailegatuko da gaur
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu