Gizartea

Hezkuntza publikoko lan hitzarmena berriro aztertzeko eskatu du gehiengo sindikalak

Eusko Jaurlaritzak irakasle funtzionarioen hauteskudeen emaitzak "mespretxatu" dituela uste dute sindikatuek, eta "norabide aldaketa" eskatu diote.

Jon Rejado.
2011ko apirilaren 12a
14:53
Entzun

Indarrean dagoen hezkuntza publikoko langileen lan akordioa berriro negoziatzeko eskatu diote LABek, EILASek eta ELAk Eusko Jaurlaritzari, eta hori egiteko egutegia zehaztu dezala gaineratu dute. Otsailaren 16ko hauteskundeen emaitzen ostean gehiengo sindikala indartuta atera dela berretsi dute sindikatuek, eta bozetan jasotako babes horri erantzuteko hainbat eskaera egin dizkio Hezkuntza Sailari: irakasle funtzionarioen mahai sektoriala hauteskundeen emaitzen arabera osotzea, murrizketa politikak bertan behera uztea eta Hezkuntza Sailaren egitasmo nagusiei buruzko eztabaida eta hausnarketa egitea.

Hezkuntza Sailak bihar egingo duen bilerara eramango dituzte eskaera horiek, eta Jaurlaritzak eskaerak aintzat hartzen ez baditu mobilizazioak hasiko dituztela iragarri dute sindikatuek. Hain zuzen ere, hauteskundeen emaitzak "mespretxatu" dituela uste dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.