Hezkuntza

Hezkuntza sistemak "garai berriaren aurrean erreakzionatzea" erabaki duela azaldu du Zelaak

Giza eskubideak urratzearen aurkako eta bizikidetza indartzearen alde egin duten agiriaren nondik norakoak zehaztu ditu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak.

2012ko otsailaren 1a
14:36
Entzun

Bizikidetzarako Hezkuntzaren Aldeko Konpromisoa agiriaren nondik norakoak azaldu ditu gaur Isabel Zelaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak Eusko Legebiltzarrean eta, haren arabera, hezkuntza sistemak "garai berriaren aurrean erreakzionatzea erabaki du" ETAren jarduera armatuaren amaieraren ondoren, "halakorik berriro gerta ez dadin".

Dokumentuak elkartasun ekintzak sustatzearen alde egiten du. Abenduaren 30ean aurkeztu zuten dokumentua, eta Eusko Jaurlaritzak, Euskal Herriko hiru unibertsitatek, hainbat eskola eta guraso elkartek eta UGT eta CCOO sindikatuek egin dute bat testuarekin. Giza eskubideak urratzearen aurkako eta bizikidetza indartzearen aldeko konpromisoa hartu dute eragile horiek.

Iñaki Oiarzabal Iñaki Oiarzabal EAEko PPko idazkari nagusiak testua kritikatu du, eta Zelaari leporatu dio dokumentuan terrorismo hitza ez agertzea, baita "ETAri eta hark sortu duen minari" erreferentzia zuzenik ez egitea ere.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.