Gizartea

Hezkuntzak porrot egin duela iritzi dio Munillak eta inoizko onena dela erantzun dio Zelaak

Saninaziotako ospakizunetan Loiolan (Azpeitia, Gipuzkoa) egindako sermoian jaurti zuen kritika Donostiako gotzainak, hain zuzen ere, Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuaren eta beste hainbat agintariren aurrean.

2010eko abuztuaren 2a
09:57
Entzun
Jose Ignazio Munilla Donostiako gotzainak atzo Loiolako basilikan egindako sermoiak ika-mika piztu du Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Isabel Zelaarekin. Izan ere, hezkuntza sistemari kritika egin zion Munillak: egun "hezkuntzaren porrota" bizi dugula esan zuen zehazki. San Inazio bigarrenean agintari asko biltzen dira Loiolako basililkan Gipuzkoako eta Bizkaiko zaindariaren inguruko ospakizunetan, besteak beste, Jaurlaritzako ordezkariak, Gipuzkoako Aldundiko buruzagiak eta Azpeitiko Udaleko hautetsiak. Horien guztien aurrean egin zuen Donostiako gotzainak hezkuntza sistemaren kritika, eta, zehazki, Isabel Zelaa Hezkuntza sailburuaren aurrean, hura joan baitzen Jaurlaritzako ordezkari.

Mezatik irteeran komunikabideak bitarteko zirela erantzun zion Zelaak Munillari: hezkuntza sistema inoizko onena dela azpimarratu zuen. "Inoiz ez da izan hezkuntza irisiteko gaur egun bezalako erraztasunik, lorpen unibertsala da, eta, gainera, gure hezkuntza sistema oso osasuntsu dago, eta hezkuntz arrakastako ratio oso onak ditugu", esan zuen. Ustezko porrot horri buruz Munillarekin zuzenean hitzegiteko gogoa adierazi zuen Hezkuntza sailburuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.