Hezkuntza

Hezkuntzako eragileak batu dira Agurainen LOMCEren kontrako desobedientzia egituratzeko

"Neurri zehatzak" eskatu dituzte hainbat eragilek, eta "babesa" izan daitezkeen ondorioetara begira

LOMCEren kontrako jardunaldiak, Agurainen. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS
arantxa iraola
2014ko maiatzaren 10a
12:09
Entzun

Hezkuntzaren alorreko ehundik gora lagun elkartu dira Aguraingo  (Araba) Harresi aretoan. Goiz osoan zehar "eztabaida interesgarriak" izan direla esan dute, eta gero taldeka hitz egindakoak elkarrekin partekatzen aritu dira. Igaro asteartean aurkeztu zuten Espainiako Gobernuak egin nahi duen hezkuntza erreformaren aurka egiteko gida bat, eta horren gaienan egin dute gogoeta. Hezkuntzako eragile esanguratsuak daude atzean:  ELA, LAB, EILAS, Sortzen, Ikasle Abertzaleak, Ikastolen Elkartea, Hik Hasi eta UEU Udako Euskal Unibertsitatea.


Gaurko bileran, hala ere, ez da Ikastolen Elkarteko ordezkaririk izan. Ostegunean desadostasuna azaldu zuten gidan poroposatutako hainbat gairen inguruan, eta horregatik egin dute atzera. Gainerako eragileek "harridura" erakutsi dute postura horren harira.

Gida hori ezartzeak ekar ditzakeen "ondorioen" inguruan mintzatu dira eragile asko, desobedientziaren bideak trabak ekar baititzake, ikasle, irakasle eta ikastetxeen inguruan. Horien gainean hausnartzea garrantzitsua dela oroitarazi dute, eta, berebizikoa dela, baita ere, LOMCEren inguruko borroka "kolektibizatzea", balizko ondorioak gizarte osoak bere egin ditzan.

Lana beste aro batean sartzeko zinez garrantzitsua iruditu zaie eragileei "partaidetza" sustatzea, eta ikastetxeetako batzarrak eta herrietako hezkuntza  batzordeak martxan jartzera deitu dute. Onartu dute, hala ere, tokian tokian errealitate aski ezberdinak daudela, eta horien araberakoa izango dela, hein handi batean, erantzuna.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.