Euskara hizkuntz nagusia dela finkatzen duten Haur Hezkuntzako eta Batxilergoko dekretuak bertan behera utzi ditu EAEko Auzitegi Nagusiak.
Dekretu horiek Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakaria zenean onartu zituzten, Tontxu Campos Hezkuntza sailburua zenean hain zuzen ere. Hizkuntza Askatasunez Aukeratzeko Plataformak orduko Jaurlaritzaren erabaki horren aurkako helegitea aurkeztu zuen "gurasoek bere seme-alaben hezkuntzaren hizkuntza aukeratzeko eskubidea urratzen" duelako. Gaur Auzitegi Nagusiak onartu egin du errekurtso hori.
Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak bere inbestidura saioan -maiatzaren 5ean- hezkuntzan euskara hizkuntza nagusi gisara zuten hainbat dekretu indargabetzeko konpromisoa hartu zuen, haren ustez, "eskola publikoaren legea betetzen ez dutelako eta euskara eta gaztelaniaren parekotasuna defendatze aldera".
Hizkuntza Askatasunez Aukeratzeko Plataformak EAEko Auzitegia Nagusiaren erabakia "begi onez" hartu du eta "legezkotasuna dudan duten dekretuak erabiltzen dituzten eskolentzat abisua" dela ohartarazi du. "Hezkuntza ereduak aldatu dituzte eskola askok sarritan gurasoen nahiaren aurka gainera".
gizartea
Hezkuntzan euskara hizkuntz nagusia dela finkatzen duten dekretuak indargabetu ditu EAEko Auzitegi Nagusiak
Haur Hezkuntza eta Batxilergoa dira erabaki horren ondorioak jasango dituztenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu