HIESAREN NAZIOARTEKO EGUNA. Euskal Herrian kutsatze gehienak sexu bidez izan dira

2004ko abenduaren 1a
00:00
Entzun
Euskal Herrian aspaldion sexu bidezkoak izan dira gib birusaren kutsatze gehien-gehienak. Emakumeen artean izan duen eragina nabarmena izan dela ohartarazi dute osasun agintariek. Hego Euskal Herriko datuek agertzen dute hori. Osasunbidearen datuen arabera, Nafarroan izan diren kutsatze gehienak (% 58) gizonen eta emakumeen arteko sexu harremanetan izan dira, eta % 12 baino ez harreman homosexualetan. Birusa hartu dutenen artean emakumeen kopurua % 35ekoa izan da. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan kutsatutako 10.000 herritarretatik % 28 dira emakumezkoak. Kutsatze gehienak, % 70, sexu bidezkoak izan dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.