Gaur goizaldean, higiezin enpresa bati eraso diote Basusarrin (Lapurdi); gero, "Euskal Herria ez da salgai" esanez bere gain hartu dute erasoa, telefono dei baten bidez. Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez, 02:30ean gertatu da, eta kalte txikiak eragin ditu. Horiek garbitu, eta lanean jarraitu dute bulegoan gaur goizean.
Parisko terrorismoaren kontrako fiskaltza eta Paueko Jendarmeria ari dira ikertzen zer gertatu den. "Ez dut ulertzen zergatik erasotzen dioten agentziari. Zergatik ez diete erasotzen notariotza edo banketxeei? Gu bitartekariak baizik ez gara", esan du Christian le Cleziok, enpresaren jabeak.