GIZARTEA

Hil egin da abuztuan Gamarran erreskatatutako umea

Konorterik gabe atera zuten igerilekutik.

2016ko irailaren 18a
11:28
Entzun

Abuztuaren 23an erreskatatu zuten Gamarrako (Gasteiz) igerilekuetan, uretan konorterik gabe zegoela. Harrezkero Gurutzetako erietxean egon da, baina gaur hil da lau urteko haurra, oxigeno ezak eragindako kalteetatik ezin osatuta.

26 egun eman ditu erietxean umeak. Abuztuaren 23ko 14:30 inguruan, igerilekuetako batean zegoen pertsona bat ohartu zen ume bat ur gainean zegoela, konorterik gabe. Sorosle batek atera zuen uretatik, bihotz-biriketako geldialdian zegoela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.