GIZARTEA

Hil egin da herenegun Kontxako barandatik erori zen gaztea

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak jakinarazi du albistea. Brindisa egitea aurreikusia zuen Donostiako Udalak, baina ekitaldia bertan behera gelditu da, Valentziako gaztearen heriotza baieztatu duenean.

2013ko abuztuaren 14a
13:06
Entzun

Hil egin da herenegun Kontxako barandatik behera erori zen gaztea. 26 urteko gizona da hildakoa, Valentziakoa. Oso larri zegoen atzo mutila, Donostia ospitaleko zainketa intentsiboetako unitatean.

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak eman du albistea. Brindis ofiziala egitea aurreikusia zuen Donostiako Udalak,  Aste Nagusiaren orain arteko balorazioaz gain. Horren aurretik, baina, baieztatu du hil egin dela Valentziako gaztea. Aurtengo Aste Nagusia "tristea" dela adierazi du Izagirrek, batetik, Mikel Arzak gaztearen heriotzagatik, eta, bestetik, Valentziako gaztearenarengatik. Familiakoei doluminak eman dizkie.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.