Atzo arratsaldean Leioan (Bizkaia) larri zauritu zen emakumea hil egin da azkenean. Sutea piztu zen Leioako etxebizitza batean, eta, ihes egiteko ahaleginean, laugarren solairutik salto egin behar izan zuen 52 urteko andre batek. Zaurituta eraman zuten, eta ospitalean hil da.
15:30 aldera piztu zen sua, atzo, Gaztelubide kaleko etxebizitza batean.