Gizartea

Hil egin da ostiralean Saratsateko istripu batean zauritu zen Irurtzungo bizilaguna

2008ko irailaren 15a
14:59
Entzun
Lehengo ostiralean Irurtzungo (Nafarroa) bizilagun bat oso larri zauritu zen Saratsaten (Nafarroa), auto istripuan, eta hil egin da. Aurrez aurre jo zuen bere ibilgailuarekin auto bat, N-240 errepidean, eta, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, larunbatean zendu zen, hiriburuko erietxe batean. M.A.B.D. da hildakoa, 37 urteko gizonezkoa.

Beste autoko gidaria -53 urteko gizonezkoa-, arin zauritu zen. Haren ondoan beste lagun bat zihoan -48 urteko emakumezkoa-, eta larri eraman zuten erietxera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.